top of page
BARROKOA 
      1600. urtetik, 1750 arte. 
      Garai honetan, katolikoak eta protestanteak banatu ziren, ondorioz sortutako krisi espiritualak eta hainbat faktorek ekonomia txartu zuten aro honetako gizarte-egoera okertuz. Guzti horrek musikan ere aldaketa garrantzitsuak eragin zituen eta garaiko monarkia absolutistek musika herriaren aurrean beraien handitasuna adierazteko erabiltzen zuten. Horrez gain, Kontraerregormako elizgizonak musika ideiak indartzeko eta kristauengan eraginen emozionala izateko tresna garrantzitsua zela ohartu ziren.
 
      Musika hezkuntzaren ikur bilakatu zen eta leku pribatuetan entzutetik era publikoan, hau da, antzoki handietan entzutera pasatu zen.
 
      Opera zen ahots-musika profano gorena eta kantanteak nahiz zarzuelak (kantante mota bat) ere aipagarriak ziren. 
 
      Ezaugarriak:

 

      -Garaiko musikak kutsu dramatikoa eta emozionala zuen.
      -Barrokoko musika instumentalaren forma nagusiak suitea, sonata eta concertoa izan ziren.
      -Aro honetako musika-tresnarik ezagunenak harizkoak ziren, biolinen familiakoak.
      -Errenazimenduko instrumentu asko alde batera utzi zituzten, baina tronpeta, tronboia, flauta, organoa, arpa eta klabizenbaloa, indartu ez ezik, hobetu ere egin zituzten.
 
      Garai horretako musikari garratzitsuneak, hauek ziren: Johann Sebastian Bach, George Friederich Händel, eta Antonio Vivaldi izan ziren.

 

 

bottom of page