top of page

ERROMANTIZISMOA

     

      XVIII. mende bukaeran abiarazi eta XIX. mendean zehar garatu zen. Giza banakoaren berezitasuna eta orijinaltasuna azpimarratu ziren, emozioen adierazpena, eta formaren askatasuna.

     

      Adierazpen dramatikorako aukerak zabaldu egin ziren, bai tresnen errepertorioaren aberastearekin, bai musika forma berriak sortzearekin.

 

      Musika sarritan oinarritzen zen poesian, elezaharretan, herri ipuinetan, eta hitzaren eta musikaren arteko lotura arreta handiz zaindu zen.

 

      Konposatzaile batzuen ondorioz, orkestrak oso adierazkortasun handia lortu zuen, eskala kromatikoa osoa erabili zuten, eta musikaren eta giza ahotsaren arteko harremanak ikertu zituzten. 

     

      Opera erromantikoak emaitza ezin hobeak eman zituen Italian. Alemanian Karl Maria von Weberrekin hasi zen opera erromantikoa lantzen, eta Richard Wagnerrek eraman zuen gailurrera, erromatizismoaren ezaugarriak eta abertzaletasun sutsua elkartuz.

     

      Hauek dira garaiko musikaririk ezagunenak: Falla, Tchaikavski, Schumann.

bottom of page