top of page

HISTORIAURREA

 

      Gizakiaren musikarekiko interesa betidanik egon da, baina musikaren hasiera ez dago oso zehaztuta. Urte askotan zehar egin behar da atzera musikaren hasiera aurkitzeko.

 

      Musika gizakia bezain antzinakoa izan arren, badira hainbat teoria bere jatorriari buruz.

 

      Lehenengo instrumentu musikalak Paleolito garaikoak dira. Poliki-poliki, historiaurreko gizakiak eskura zituen elementuekin musika sortzen hasi zen. Hala nola, harriekin, egurrekin, landareekin, izotzarekin eta hezurrekin.

 

      Historiaurreko arbasoek hainbat instrumentu jotzeko ohitura zuten, baina orduan musikaren helburua ez zen gaur egungo helburu berdina, instrumentuak sorginkeria errituetan espiritu txarrak aldentzeko, ehizatzeko edota lehorte garaietan euria erakartzeko erabiltzen ziren batez ere.

 

      Historiaurreko musika-instrumentuen arloan bi altxor dauzkagu Euskal Herrian. Bata, Isturitzeko flauta edo txirula Nafarroa Beherean, duela 20.000 urtekoa, batzuek munduko musika tresnarik zaharrena dela diote, hegazti-hezur batekin egindakoa; eta bestea, Foruko korneta Bizkaian, duela 10.000 urtekoa, oreinaren adar batekin egindakoa.

 

 

 

 

 

 

ISTURITZEKO FLAUTA

 

bottom of page